logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

% 8,4 hazi da Arabako Foru Ogasunaren diru-bilketa metatua


Ampliar

Uztailean, guztirako diru-bilketa metatua 1.826 milioi euro izan da, hau da, iaz epe horretan bertan baino 141 milioi gehiago

Partekatu berria
ITUNDUTAKO ZERGAK, GUZTIRA (laburpena)
Urrira bitartean, Araban, tributuen diru-bilketa % 8,4 hazi da, iazkoaren aldean, eta 1.826 milioi euro batu dira. Beraz, diru-bilketa etengabe hazten ari da, eta, hilabete honetara arte, 141 milioi gehiago bildu dira iaz epe berean baino.

Joera positiboa izan dute bai PFEZak (+ % 13), bai sozietateen gaineko zergak (+ % 23,7). Hilabete honetan, Arabako Foru Ogasunak ez ditu oraindik probintziako enpresen diru-sarrerak kontabilizatu. Horiek lehen aldiz egin dira 2017an onartutako araudi-aldaketaren ostean, eta azaroko diru-bilketan kontabilizatuko dira.
Era berean, hazten jarraitzen du BEZaren diru-bilketak ere (+ % 8,6), eta horrek erakusten du kontsumoak eta jarduera ekonomikoak hobera egin dutela.

Ildo horretan, Aldundiak berak kudeatzen dituen zergen bilketa ere hazi egin da, % 11,9, hain zuzen.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]