logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiaren 2019rako aurrekontuei esker, inbertsioak eta gizarte politikak sendotuko dira Araban


Ampliar

Arabako Foru Aldundiaren aurrekontua zifra historikoetara iritsi da: 517,12 milioi euro, iaz baino % 7,5 gehiago
Sail guztietan egin du gora, baina nabarmentzekoak dira toki erakundeen finantzaketan izandako gorakada —275 milioi euro (+% 10)— eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakunderako aurrekontua, 212 milioi eurotik gorakoa (+% 4,12)

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a. “2019rako, inbertsioak eta gizarte politikak sendotuko dira: hazten ari den lurraldea gara, etorkizuna duena jo miran, eta, non bizi gorabehera, arabar guztien beharrak ase nahi dituena.” Hitz horiek erabili ditu datorren urteko aurrekontuak aurkezteko Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, José Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatua lagun zuela.

Izan ere, Arabako Foru Aldundiaren aurrekontua zifra historikoetara iritsi da: 517,12 milioi euro, guztira, iaz baino % 7,5 gehiago (36,1 milioi euro gehiago). Hain zuzen, “Segida historikoan, 2011. urtean bakarrik gainditu ziren kontu horiek; orduko hartan, 518 milioi euroko aurrekontu erabilgarria lortu zen, zorra baliatuz. 2019rako, berriz, aurreikusi da gastu ahalmen hori lortzea zorrera jo gabe, eta zor metatuaren zati bat amortizatuta ere bai”, azaldu du Gonzalezek.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

2019ko Aurrekontuen proiektuaren aurkezpena

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputatu Nagusia]