logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Erakundeen arteko kanpaina batek gizarte osoaren erantzukizuna eskatzen du, emakumeek indarkeria matxistarik gabe bizitzeko duten eskubidea bermatzeko


Ampliar

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bat egin dute Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta mezu bera helarazteko lurraldeko txoko guztietara
‘Aske bizi nahi dugu. Emakumeok argi dugu. Eta zuk?’ lema duen sentsibilizazio- eta kontzientziazio- programa aurkeztu dute bi erakundeek

Aske Biziraun nahi dugu / Queremos sobrevivir libres from Diputación Foral de Álava on Vimeo.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 12a. Azaroaren 25a Emakumeen Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Udalak sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina bat aurkeztu dute. Programazio anitza izango da herritarrei, oro har, eta gazteei, bereziki, zuzenduta. Aurtengo programak berrikuntza bat dakar, izan ere bi erakundeek elkarren artean antolatutako kanpaina instituzionala da, lurraldeko txoko guztietara mezu bera irisaraztea xede.
‘Aske bizi(raun) nahi dugu. Queremos (sobre)vivir libres’ hitz jokoa lagun, emakumeen jabetze indibiduala eta kolektiboa erakutsi, eta emakumeek beren eskubideak eta askatasunak gauzatzeko duten gaitasuna erakusten duen mezua igorri nahi dute erakundeek. “Emakumeengan maiz proiektatu ohi den re-biktimizatze, beldur eta gehiegizko babesetik harantzago doan mezua, ‘biziraun’ ideia ‘emakumeek aske bizitzeko duten eskubiderantz’ garatu. Mezu positiboa, argia eta gogorra da, gizarte osoaren erantzukizuna bilatzen du, irakurtzen duten guztiei egiten die dei eta emakumeek indarkeria matxistarik gabe aske bizitzeko duten eskubidea azpimarratzen du” nabarmendu du Berdintasun zinegotzi Jaione Aguirrek.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]