logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Fournier karta museoak Bendaña Jauregiaren azken 120 urteak gogoratzen ditu argazki erakusketa baten bidez

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018 azaroaren 12a. Bendaña Jauregiko hormek auto omenaldi bat egiten diote jauregia berari. Argazki erakusketa batek gaur egun Fournier karta museoa den eraikinaren azken 120 urteak errepasatzen ditu. Arrieta-Maeztutarren jauregia, XIX. mendetik aurrera Bendaña jauregia moduan ezaguna, XVI. mendean eraiki zen oraindik kontserbatzen diren Erdi Aroko aztarnen gainean. Pertsonaia ospetsuei eman zien ostatu, eta Gasteizko eta kanpoko familia ugari bizi izan ziren, eta jauregia erabili zuten, 1994. urtean Arabako Foru Aldundiak Fournier Karta Museoa eraikin horretan jarri zuen arte.

Ikuspegi ezberdinekin hartutako jauregiaren argazki ugari gordetzen dira hainbat agiritegitan. Horietako batzuei esker, mendeetan zehar jauregian egondako pertsonetara eta gertaeretara hurbil gaitezke, baita eraikinean garatu diren erabilera eta jardueretara ere. Argazkirik zaharrenak 1900. urte ingurukoak dira. Gehienak, iragan hurbilekoak, XX. mendera hurbiltzen gaituzte, zuri-beltzean.

Argitalpen honetan aurkeztean, Bendañako istorio hauei argia eta kolorea eman nahi zaie.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [KULTURA]