logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalezek Basque Pharmalabs 4.0 laborategiaren irekiera azpimarratu du, Araba “biozientzien abangoardian” kokatzen duena


Ampliar

Laborategi hau abian jartzea oso garrantzitsua da TECNALIA eta EHUk esku artean duten proiektua sustatzeko, zeinaren bidez farmazia garapenean Europako liderretako bat izateko asmoa baitute

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 12a. Gaur, Araban giltzarria izango den azpiegitura inauguratzen dugu. Abangoardiako azpiegitura. Etorkizuneko proiektu bat, talentuaz, berrikuntzaz eta erakunde eta unibertsitatearen lankidetzaz diharduena. Beraz, eredu arrakastatsu bat. Horiek dira, gaur, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek bota dituen ideietako batzuk Basque Pharmalabs 4 instalazioen inaugurazio ekitaldian, biozientzien aldeko apustua. Mugarri dugun laborategi bat, Europako aitzindari izan nahi duena garapen farmazeutikoan.

Instalazio horiek TECNALIAk eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Arabako Foru Aldundiaren laguntza eta euskarriarekin, jarri dituzte abian, eta Euskadik industria farmazeutikorako izango duen lehen 4.0 laborategia izango da. Arabako Teknologia Parkean kokatzen da. Ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakaria, Ramiro Gonzalez diputatu nagusia, Nekane Balluerka EHUko errektorea eta Emiliano López Atxurra TECNALIAko lehendakaria izan dira.

Europako farmazia merkatuaren aurreikuspenaren arabera, 2022. urtean 206.000 milioi euroko fakturazioa izango du, urteko % 3,2ko gehikuntzarekin. Ordurako, Evaluate kontsultorearen arabera, Estatuko merkatua gutxienez 16.900 milioikoa izango da, eta Europako bosgarren herrialderik garrantzitsuena izango da sektorean. Aipatzekoa da Euskadiren kokapen estrategikoa, osasun, teknologia eta hezkuntza sare ezin hobea baititu nazioarteko mailan garapen farmazeutikoa bultzatzeko.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [Diputatu Nagusia]