logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Bizilagunak ekimeneko kulturen arteko bazkariek 58 herrialdetako 2.542 lagun bildu dituzte Euskadin

Partekatu berria
2018ko azaroaren 11, igandea.- Gaur Bizilagunak ekimenaren baitako kulturen arteko bazkariak ospatu dira. Aurten, zazpigarren urtea da jada, hainbat herrialdetako auzotarrak bazkaltzeko bildu dira, argi eta garbi adierazteko albiste faltsu eta zurrumurru arrazista eta xenofoboek ez dietela jarrera aldaraziko.
Oraingo honetan, 58 herrialdetako 2.542 lagunek hartu dute parte ekimenean. Gero eta erakunde gehiagok hartzen dute parte ekimenean, eta gero eta leku gehiagotan egiten da. Gipuzkoan, SOS Arrazakeriak koordinatzen du (127 bazkari egin dira herri ezberdinetan); Araban, Arabako Foru Aldundiak, CEAR-Euskadik eta Bitartean Jolasean elkarteak (Aiara, Kanpezu-Arabako Mendialdea, Arabako Lautada, Guardia-Arabako Errioxa eta Añana kuadrilletako 11 herritan, eta Gasteizen); eta Getxo, Basauri, Barakaldo eta Eibarko udalek, bakoitzak bere herrian.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Parte-hartzearen laburpena jaitsi ezazu

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]