logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Adinekoentzat egingo den Arabarren egoitzako gelen % 75 banakakoak izango dira, bai eta desgaitasun fisiko larriren bat dutenentzako gela guztiak ere


Ampliar

Egoitzaguneko 150 plazak bi solairuko eraikin batean egongo dira, eta berdegunea ere izango du

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a. Arabarren egoitzagunea izango den eraikinean, adinekoentzako moduluetako gelen % 75 banakakoak izango dira, bai eta desgaitasun fisiko larriren bat dutenentzako gela guztiak ere. Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak gaur goizean, Batzar Nagusietako dagokion batzordean, Arabarren egoitzagunea izango denaren proiektuaren egoeraren berri eman du, zeina Gasteizko Lakua auzoan egingo baitu Arabako Foru Aldundiak.

Egoitzagunea aurreproiektu fasean dago, eta guztira 150 plaza izango ditu: 100 egoitza plaza eta 25 eguneko zentroko plaza adinekoentzat, eta beste 25 desgaitasun larriren bat duten pertsonentzat; horietatik 15 Alderdi Popularrarekin egindako aurrekontu akordioaren emaitza dira.

Eraikin bakarra izango da, behe solairua gehi bi solairu izango dituena, eta 2.400 metro koadroko berdegunea ere egingo da. Behe solairua hiru ekipamendu horien arabera bereizita egongo da, eta guztientzako eremuak ere egongo dira. Lehen eta bigarren solairuetan adinekoentzako egoitza egongo da; guztira 90 gela izango ditu: 76, banakakoak, eta gainerako 12ak, bikoitzak.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]