logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Oscar Romero pilotuak Araba marka eramango du 2019ko Dakar rallyra


Ampliar

Cristina González: “Arabak presentzia bikoitza izango du motor kirolaren urteko ekitaldian”

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a.- Oscar Romero pilotu arabarrak Araba marka eramango du 2019ko urtarrilaren 6tik 17ra izango den Dakar rallyaren hurrengo edizioan, Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailaren babesari esker. Txapelketan gidatuko duen KTM motor ofizialean eramango du Romerok Araba/Álava marka ikusgai. Aurten etapa guztiak Perun izango dira.

Oscar Romerok bosgarren aldiz hartuko du parte nazioarteko proban, 2006an eta 2007an mekanikari eta 2016an eta 2017an motor pilotu aritu ostean. Romerok iaz lortu zuen bere sailkapenik onena, 48. postuan amaitu baitzuen txapelketa, eta 2019. urterako helburua da emaitza hobetzea eta lehenengo 25en artean geratzea.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak babesa emango dio Oscar Romerori etapakako lasterketaren 40. edizioan parte hartzeko, eta ordainetan, Romerok Araba/Álava marka izango du ikusgai bere KTM ofizialaren bi aldeetan. “Horrela, helburu bikoitza erdietsiko dugu: gure kirolarietako bati babesa ematea eta Araba turismo helmugatzat ezagutaraztea gure mugetatik kanpo”.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu