logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Elikagai eta Gastronomia Ondarearen Defentsarako XIII. Kultura Jardunaldiak abiaraziko dira astelehenean


Ampliar

Hemengo bertako produktuen eta ekoizleek egiten duten lana nabarmendu nahi du Slow Foodek

Partekatu berria
Gasteiz, 2018eko azaroaren 9a. Elikagai eta gastronomia ondarearen defentsarako kultura jardunaldien beste edizio bat abiaraziko da astelehenean. Hiru egunetan, hau da, azaroaren 12an, 13an eta 14an, lurraldeko sukaldaririk garrantzitsuenetatik zenbait Mendizorrotzeko Egibide Ostalaritza Eskolako Telletxea erakustaldi aretoan bilduko dira, sukaldaritzan daukaten artea erakusteko.

Hamargarren edizio honetan Slow Food filosofiari eta filosofia horrek oraingo gastronomia kulturari egin dion ekarpenari buruzko erakusketak egongo dira; baita sukaldaritzako erakustaldiak ere, hainbat plater interpretatuko direlako eta haiek landu eta burutzeko teknikak eta produktuak erakutsiko direlako. Gainera, hainbeste landu diren plater horietatik zenbait dastatu ahal izango da haiekin bat egiteko balioko duten ardoak lagun; ezin zitekeen bestela izan.

Besteak beste parte hartzaile hauek egongo dira: Luis Ángel Plágaro (Sukalki), Mikel Fiestras (La Regadera jatetxea) eta Iñigo Gordobil (Jardines de Uleta).

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Egitaraua

Kartela

Áreas: [KULTURA]