logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

KulturAraba Bulegoak ateak irekitzen ditu kultur sektoreko kideak lagundu eta gidatzeko


Ampliar

Fundadora de las Siervas de Jesús kaleak kultura proiektuak sortu eta gauzatzean izaten diren beharren berri izateko eta horiei erantzuteko bulegoa jarri du

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018 azaroaren 9a. KulturAraba Kulturaren Plan Estrategikoa zabaltzen jarraitzen dugu, eta zenbait formakuntza jardueraren, sorkuntza ibiltariren eta erakusketaren ostean, gaur KulturAraba Bulegoa irekitzeko txanda da. Kultura erakundeentzako eta profesional autonomoentzako informazio eta laguntza zerbitzua da hau.

Arabako Kulturaren Plan Estrategikoak lehentasunezko sei programa ezarri zituen, 2017.-2020. urteetan garatzeko. Horien artean dago Kultura erakundeak sendotu eta modernizatzeko programa, zeinetan gauzatu beharreko hainbat jarduera dauden jasota. Horiek horrela, Arabako Foru Aldundiak abian jartzen du KulturAraba Bulegoa. Ekimen pilotu hau 2018ko azken hilabeteetan izango da martxan eta bere helburua da kultura proiektuak sortu eta gauzatzean izaten diren beharren berri izatea eta horiei erantzutea.

Eskura dauden baliabideen berri eman nahi dugu, agenteen eta administrazioaren arteko bitartekaritzarako eta elkarrizketarako topagunea izan, eta kultura agenteen lehia gaitasuna hobetzen lagundu, sektorearen profesionalizazioa sustatuz.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu