logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Euskailurik gabeko egoitzak, Prebenfamiliaren familia ahalduntzea eta musika terapia GOFEren praktika on aitortuak


Ampliar

Arabako Foru Aldundiak jardunaldia antolatu du astelehenean, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko profesionalek pertsonak artatzeko jardunbide egokien inguruan hitz egin dezaten

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 9a. Arabako Foru Aldundiak bigarren urtez aitortuko ditu Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) profesionalek urtean zehar egin dituzten jardunbide egokiak. Oraingoan hiru jardunbide egoki identifikatu dira: Oiongo eta Samaniegoko adinekoentzako egoitzek euskailurik gabeko egoitzen ziurtagiria lortu izana, familiak ahalduntzeko ‘Prebenfamilia Araba: sare positiboak’ proiektua eta Lakuako egoitzan egiten den musika terapia, narriadura kognitibo handia duten eta bizitzaren amaieran dauden adinekoentzako terapia ez farmakologikoa.

Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailak aitorpena ekitaldi batean egingo du astelehenean, 11:00etatik aurrera, Gasteizko Ignacio Aldecoa kultura etxean, eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua izango da bertan.

Erakundeak GOFEren alor guztietan sustatzen ditu jardunbide egokiak: menpekotasuna, desgaitasuna, babesa eta gizarteratzea, eta aitortzaren helburua da profesionalek egiten dutenaren berri izatea eta hori partekatzea.

Astelehenean egingo den jardunaldian, GOFEko Adinekoen Arloak zaintzen paradigman izandako aldaketez jardungo du; izan ere, Oiongo eta Samaniegoko foru egoitzek ziurtagiria jaso dute, euskailu fisikoak erabiltzeari utzi baitiote erabat, eta horregatik, kudeaketa publikoa duen Estatuko lehen egoitzak izan dira Adinekoen Erakundeen Espainiako Konfederazioaren aitortza jasotzen.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu