logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak beste sei gela berri egin ditu garapen nahasmenduak dituzten haurrentzako Arreta Goiztiarreko Zentroan


Ampliar


Ampliar

Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua zentroan izan dira gaur. Ekipamendu horretan artatu diren 0 eta 6 urte bitarteko haurren kopurua bikoiztu egin da azken bi urteotan

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 8a. Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) bidez, beste sei gela egin ditu Arreta Goiztiarreko Zentroan, zeinetan estimulazio, fisioterapia eta logopedia saioak eskaintzen diren garapen nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat.

Ramiro González Arabako diputatu nagusia eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua Carlos Abaitua eraikinean (Gasteiz) dagoen zentroa bisitatu dute gaur goizean, eta zentroan egindako handitze lanak eta azken bi urteotan abian jarritako ekipamendu berriak ikusi dituzte. Diputatu nagusiak nabarmendu du arreta goiztiarra emateak garrantzi handia duela nahasmendu horiek gainditzen eta orekatzen saiatu ahal izateko, haurren gaitasunak eta ongizatea sustatze aldera, eta, ondorioz, autonomia pertsonala eta familian, eskolan eta gizartean txertatzea errazteko. Era berean, Ramiro Gonzálezek nabarmendu du aurrekontuen bidez egindako ahalegina eta Arabako Foru Aldundiak azken bi urteotan materialen eta langileen bidez egindako errefortzua Arreta Goiztiarreko Zerbitzuak eskaeretan izan duen gorakada izugarriari erantzuna emateko.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK] [Diputatu Nagusia]