logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak eta Lanekik mahaigainerako euskarria sortu dute euskararen erabilera sustatzeko langileen eta bezeroen artean


Ampliar

Euskarria zerbitzuak ematen dituzten arlo profesionaletarako da bereziki: harrera lekuak, administrazioa, gizarte eta kultura zerbitzuak, osasuna, merkataritza, ostalaritza eta norbere irudia

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a. Arabako Foru Aldundiak eta Lanekik (Ikaslanek eta Hetelek Lanbide Heziketa bultzatu eta hobetzeko sortutako elkarteak), Baigare izeneko euskarria sortu dute, harrera lekuetan eta salmahaietan jarri eta langile eta bezeroen artean euskara sustatzeko. Euskarri horri esker, bezeroak hasiera-hasieratik ikusiko du zerbitzua euskaraz eman diezaioketela; langileak, aldiz, laguntza atala izango du, hizkuntzari buruz duen ezagutzaren araberakoa.

“Euskarri honen helburua da euskararen erabilera handitzea, bai lan arloan, bai Lanbide Heziketan. Arlo sozioekonomikoan eta lan arloan euskara sustatzea helburu duen Lanabes programako batzordeak egindako hausnarketaren ondorioz sortu dugu euskarria”, adierazi du Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, Igone Martínez de Lunak. “Materialaren helburua da zerbitzuak euskaraz ematen laguntzea eta horretan diharduten arlo profesionaletarako da bereziki: harrera lekuak, administrazioa, gizarte eta kultura zerbitzuak, osasuna, merkataritza, ostalaritza eta norbere irudia”, erantsi du.

Euskarrian langileentzako informazioa dago, beren ezagutza mailara egokitua; horrek bezeroari zerbitzu hobea ematen lagunduko die, hark uneoro jakingo baitu euskaraz egin dezakeen ala ez. Profesionalen ezagutzaren araberako hiru kategoria egin dira: 1. Oinarrizkoa (Euskaraz ikasten ari naiz), 2. Tartekoa (Euskaraz egiten badidazu, ulertuko dizut) eta 3. Aurreratua (Euskaraz egingo al dugu?). Horrela, bezeroari jakinaraziko diote zein den egoera eta, era berean, profesionalaren esku izango dira era horretako lan harremanetan euskaraz mintzatzeko baliagarri izan dakizkiokeen baliabideak.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu