logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabak eta Gasteizek turismo leku eta inbertsioetarako gune izateko dituzten erakargarrien berri zabalduko dute Europan


Ampliar

Sustapen bideoak emango dituzte 15 herrialdetako 39 kiroldegitan

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 8a. - Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Europako 15 herrialdetako kiroldegi nagusietan sustapen bideoak erakutsiz zabalduko dute lurralde historikoak eta hiriburuak turismo leku eta inbertsioak egiteko gune pribilegiatu izateko dituzten erakargarrien berri, Euroligako eta Eurocupeko partidak jokatu bitartean. Emanaldi bakoitza 365.000 lagun baino gehiagok ikusi ahal izango dute.

Pilar García de Salazar Ekonomia Garapenaren Saileko diputatuak, Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak eta Nerea Melgosa Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotziak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur sustapen bideo horiek, zeinak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, alemanez, grezieraz, italieraz, errusieraz eta turkieraz ekoitzi baitituzte, Europako 15 herrialdetako 39 kiroldegitan emateko.

Bideoen bidez, Araba eta Gasteiz turismo leku gisa sustatzen dira; irudi ikusgarriak erakusten dituzte, Gatz Haranarenak, Alaitza eta Gazeoko eliza margotuenak, Nerbioi ibaiaren ur jauziarenak, Arabako Errioxa eta hango upeltegienak, Landa eta Garaioko hondartzenak, Erdi Aroko Arbendolarenak eta Eraztun Berdearenak, eta bestelakoak ere aipatzen dituzte, hala nola gastronomia, turismo jasangarria, lurraldeak eta hiriburuak biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko duten gaitasuna eta jendearen jatortasuna.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [TURISMOA]