logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

GOFEren Enpleguaren Atarian argitaratu dira 2017ko EPEko lehenengo probako tokiak eta orduak


Ampliar

3.362 pertsona ahaleginduko dira 187 erizain eta erizain laguntzaile lanpostu lortzen

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) enplegu publikoaren 2017ko eskaintzan onartutako pertsonek gaurtik aurrera kontsultatu ahalko dute zein tokitan eta zer ordutan izango den probetatik lehenengoa, zeina azaroaren 24an egingo baita. Datu horiek GOFEren Enpleguaren Atarian lortu ahal izango dira (www.araba.eus/ifbs/PortalEmpleo). Horrez gain, izangaiek sms bat jasoko dute datozen egunetan informazio horrekin.

Halaber, aurreikusita dago hurrengo egunetan Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratzea nola txanda orokorrean, hala desgaituen txandan karrerako funtzionario sartzeko lehenengo probako lehenengo ariketa egiteko iragarkia jasotzen duen foru agindua. Foru agindu horretan, gainera, probak kalifikatuko dituzten epaimahaiko kideak izendatzen dira, eta onartutako eta bazter utzitako pertsonen zerrendak onartzen dira.

Deialdi hauetan, GOFEk 187 funtzionario lanpostu aterako ditu lehiaketara; horietako 159 erizain laguntzaile lanpostuak izango dira eta gainontzeko 28ak erizain lanpostuak. Deialdi honetan 3.362 izangai onartu dira, eta erizain laguntzaile kategorian izango da oposiziogile gehien: 2.571.

Probak azaroaren 24an, larunbata, izango dira, 11:00etan erizain laguntzaile lanpostua eskuratu nahi dutenentzat eta 17:00etan erizaintza deialdiko parte hartzaileentzat.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]