logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araban Bai ekimenak establezimenduak eta bezeroak sarituko ditu beren erlazioan euskarari sarbidea emateko egin duten ahaleginagatik


Ampliar

Azaroan, euskararen erabilera sustatu nahi izan da Araba osoko tabernetan eta dendetan. Horretarako kaleko ekintzak, lehiaketak, lantegiak eta bestelako ekitaldiak antolatu dira

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a. AENKOMER – Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresarien elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskararen erabilera sustatu nahi du egunez egun, Araban Bai ekimenaren bidez eta BAI keinuaren bidez. Instagram eta Whatsapp bidez antolatu dugun lehiaketa da abiapuntua. Arabarrak beren argazkiak sare horietan partekatzera gonbidatu ditugu, Bai keinua eginez eta #ArabanBai traola erabiliz. Partaideen artean 40 euroko 10 bonu zozketatuko ditugu.

Azaroa merkataritzaren, ostalaritzaren eta euskararen hilabetea izango da. Egunez egun, kaleetan, euskararen erabilera indartzea da helburua, komertzioa eta ostalaritza ardatz hartuta. Izan ere, negozio hauetako profesionalek eragin handia dute, beren jarduera hiritar guztiengana iristen baita, eta inpaktu handia baitu gure hizkuntza paisaian.

Establezimendu horietan funtsezkoa da zerbitzu ona ematea eta bezeroa ondo artatzea. Euskara, beraz, plus garrantzitsu bat da, baita zerbitzu hobea emateko bide bat ere. Gure ustez, garrantzitsua da berritzailea izatea eta lurraldearen erritmoa jarraitzea. Merkatariek eta ostalariek konpromiso zehatzak hartuko dituzte eta urratsak emango dituzte euskararen erabilera indartzeko.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu