logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak hainbat kuadrillatan hitzaldiak antolatu ditu genero indarkeriazko egoeran edo horren arriskuan dauden emakumeen eskubideei buruz


Ampliar

Informazio saioak, Hegoak Foru Zerbitzuko gizarte eta lege arretaren arduradunarekin, bihar hasiko dira, Moredan, eta Laudiora, Amurriora eta Araiara ere iritsiko dira

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 7a. Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, hurrengo asteotan informazio saioak emango ditu Arabako zenbait eskualdetan. Saio horietan, oro har emakumeen eta, bereziki, genero indarkeriazko egoeran daudenen eskubideak landuko dira, baita haiek eskuratu ditzaketen baliabide juridikoak ere.

Hitzaldi hauek bihar, hilak 8, hasiko dira, Arabako Moreda herriko Udaletxean, 18:00etan, eta jarraipena izango dute Arabako beste hiru herritan, azaroaren 25aren inguruko egunetan, horretan Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen baita.

Hurrengo saioak Laudion (Kultura Etxea, 18:00etan) hilaren 15ean eta Amurrion (Kultura Etxea, 19:00etan) azaroaren 22an egingo dira eta abenduaren 13an bukatuko dira, Araian (Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:00etan).

Hitzaldi hauek oro har biztanle guztientzako izango dira eta Susana Cambra abokatuak emango ditu, zeina GOFEren Hegoak Foru Zerbitzuak ematen duen gizarte eta lege arreta espezializatuaren arduraduna den. Zerbitzu horretan, 2017an guztira 213 emakumeri eman zitzaien arreta, familia zuzenbidearekin eta genero indarkeriarekin loturiko gaietan. Informazio saioetako batzuetan, halaber, Bizirik elkartearen ordezkariek hartuko dute parte. Horiek Araban genero indarkeriatik bizirik irten diren emakumeen erakunde horren helburuak eta funtzionamendua aurkeztuko dituzte.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]