logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Artiumek aurrekaririk gabeko mailegua egingo du: bere bildumako 73 lan utziko ditu Madril, Sevilla, Valentzia eta Bilboko punta-puntako zenbait erakusketatarako


Ampliar

Diputatu nagusia Bilboko Arte Ederren Museoan izango da gaur, han jarriko baita abian ‘Artiumez harro’ goiburutzat duen ekimen gogoangarri hori

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 6a. Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoaren funtsetan gordeta dauden piezak benetako altxorra dira, eta halaxe uste dute estatuko gainerako erakusketa guneek ere. Hori dela eta, datozen asteetan, Artiumek aurrekaririk gabeko mailegua egingo du: bere bildumako 73 lan utziko ditu Madril, Sevilla, Valentzia eta Bilbon jendeak ikusteko irekiko diren punta-puntako zenbait erakusketatarako. ‘Artiumez harro’ du goiburu ekimen garrantzitsu horrek, eta Bizkaiko hiriburuan emango zaio hasiera. Hain zuzen, haraxe joango da gaur arratsaldean Ramiro González Arabako diputatu nagusia, bertatik bertara ikusteko Bilboko Arte Ederren Museora maileguan eraman diren 15 artelanen erakusketaren inaugurazioa.

“Punta-puntako hainbeste hiri eta museok gure bildumako artelanekiko interesa agertzeak erakusten du Artiumek funts desiragarriak dituela, era burutsu eta interesgarrian eskuratuak; arabar guztion ondarea, zeinaz harro egon behar baitugu”, adierazi du Gonzalezek. “Erreferenteak gara eta, datozen hilabeteetan, gure ingurutik kanpoko jende asko ere ohartuko da horretaz”.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [Diputatu Nagusia]