logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak Itxaropena ikusmen urritasuna duten pertsonen elkartearekin elkarlanean jarraituko du


Ampliar

99.000 euro emango dizkio programak eta jarduerak antolatzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 2a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) Administrazio Kontseiluak —Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da GOFE— onetsi du lankidetza hitzarmen berria izenpetzea Itxaropena elkartearekin, bere ohiko jardunak eta ikusmen urria duten pertsonentzako programak eta jarduerak egin ditzan. Hitzarmen horren 2018rako zenbatekoa 99.000 euro izango da.

Itxaropena elkartearen helburuetako bat da ikusmen desgaitasun larria duten pertsonen integrazioa sustatzea, bai familian, bai gizartean, bai eskoletan eta baita lan munduan ere, eta aldi berean, senideei laguntza ematea. Elkarteak 205 bazkide ditu eta 26 boluntario.

GOFE 2008. urteaz geroztik ari da elkartearekin elkarlanean hitzarmen bidez, eta horri esker, bazkideei informazioa ematen zaie lan munduari, hezkuntzari eta autonomia pertsonalari buruz. Halaber, elkartearen Orientazio Zerbitzuak laguntza psikologikoa ematen du, eta baita teknologia berrien arlokoa ere, lanpostuak egokitzeari buruzkoa edota lana bilatzekoa. Elkarteak irteera kulturalak eta kirol eta aisialdi jarduerak ere antolatzen ditu, besteak beste, ikusmen arazo larriak dituzten umeen familientzat. Hitzarmenean enplegurako laguntza programa bat ere badago, beste proiektu batzuen artean.

Hitzarmena foru erakundearen zuzeneko eskumenekoa ez den arren, GOFEk lurraldeko hainbat elkarterekin sinatuta dauka, elkarte horien xedeetako bat delako arreta ematea mendetasuna edo desgaitasuna daukaten pertsonei edota gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan daudenei.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]