logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gasteizko, Laudioko eta Aguraingo enplegu anezkak gaur jarriko dira abian

“Cristina Gonzalez diputatua enplegu anezken eta Arabako enpresen topaketan”
Ampliar

“Cristina Gonzalez diputatua enplegu anezken eta Arabako enpresen topaketan”

65 langabetu trebatuko dituzte lana bilatzeko. Azken edizioaren laneratze tasa %60koa izan zen.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko azaroaren 2a.- Gasteizko (2), Laudioko eta Aguraingo enplegu anezkak aste honetan hasi dira lanean, hainbat adinetako, prestakuntza mailatako eta lan ibilbidetako 65 langabetu lana bilatzen trebatzeko. Koordinatzaile batek gidatuko du talde bakoitza, eta beren gaitasunak hobetzeko, lan merkatua analizatzeko eta enpresekin harremanetan jartzeko tresnak ipiniko ditu haien eskura.

Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak eta Santa Maria la Real fundazioak iragan ekainean lankidetza hitzarmena izenpetu zuten lau anezka horiek abian jartzeko, lanik gabe dauden arabarrei beren egoera aldatzeko tresna eraginkor bat eskaintzeko asmoz. Haren finantzaketan Telefónica fundazioak eta Euskadiko Enplegu Zerbitzuak (Lanbide) parte hartzen dute.

Ekimen hau, gure lurralde historikoko eskualderik behartsuenetan langabeziaren aurka jarduteko Foru Aldundiak daukan programa bereziaren osagai bat da.

Cristina González Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak adierazi du 2017an abian jarri ziren anezken emaitzek egiaztatzen dutenez, "anezkek funtzionatu egiten dute, eta enplegurako beste politika aktiboek baino laneratze tasa handiagoak eskaintzen dituzte, %60 ingurukoak; hartara, programari jarraipena ematea erabaki dugu. Horrela, bada, aurten ere lau anezka izango ditugu, eta, berrikuntza gisa, horietako bat Agurainen izango dugu”.

Audioa jaitsi ezazu

Prentsa Oharra jaitsi ezazu