logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Irekita diru-laguntzak eskatzeko epea, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako taxi zerbitzurako

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 31. Bihar hasiko da eskaerak aurkezteko epea, mugikortasun arazoak dituzten Arabako pertsonentzako diru-laguntzak jasotzeko, 2019 ekitaldian taxi zerbitzua ordezko garraiobide gisa erabili ahal izan dezaten. Epea 2019ko urriaren 31n amaituko da.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) onartu egin du urteko diru-laguntza deialdia. 356.000 euro izango dira horretarako, baina zenbatekoa handitzeko aukera ere badago. Iaz 516 pertsonak erabili zuten programa hau.

Diru-laguntza programa honek ordezko garraiobidea erabiltzeko aukera ematen die desgaitasun motor handiak dituzten pertsonei, besteak beste, gurpil aulkian dabiltzanei, makuluak behar dituztenei edo ibiltzeko beste pertsona batzuen laguntza behar dutenei. Helburua pertsona horien bizi kalitatea hobetzea da; izan ere, irisgarritasun baldintzak direla-eta, ezin izaten dute ohiko talde garraioa erabili, eta programa honi esker, beren autonomia, garapen pertsonala eta gizarte integrazioa bultzatzen dira.

Taxi zerbitzurako diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte % 33ko desgaitasun fisikoa edo handiagoa duten pertsonek, baldin eta desgaitasun horrek garraiobide publikoa erabiltzea eragozten badie, eta talde garraioak erabiltzeko zailtasunak neurtzeko baremoan 9 puntu baino gehiago eskuratzen badituzte.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]