logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako artisau garagardoaren azokak probatze iruzkindunak eta dastaketak eskainiko ditu.


Ampliar

Larunbat honetan izango da, Burulleria plazan. FEDASOC elkarteak antolatu du foru aldundiaren babesarekin.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 26a. Arabako artisau garagardoaren azokak garagardoa artisau eran egiten duten tokiko enpresa nagusienak bilduko ditu datorren azaroaren 3an, larunbatean, Gasteizko Burulleria plazan. Programaren barruan honakoak egongo dira: garagardo salmenta eta dastatzea, garagardo probatze iruzkindunak, zuzeneko musika eta saltoki gastronomikoak.


Gasteiz On elkarteko kide den Erdi Aroko Hiriguneko Denden eta Zerbitzuen Federazioak (FEDASOC) Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailaren laguntzarekin antolatu du ekitaldi hau, tokiko produktuak sustatzeko eta, era berean, bisitariei eta gasteiztarrei hiriko Erdi Aroko Almendra betean ekitaldi hau eskaintzeko

Cristina González Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailaren diputatuak eta Patricia García Gasteiz On-eko kudeatzaileak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Arabako Artisau Garagardoaren Azoka aurkezteko. Horrez gain, Gasteizen eta Araban turismo jarduera eta eskaintza sortzeko lankidetza publikoaren eta pribatuaren emaitza onaren eredutzat jarri dute ekimen gastronomiko hori.

Audioa jaitsi ezazu

Pretsa Oharra jaitsi ezazu