logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Araban suteei aurre hartzeko Astea Lurralde osotik ibiliko da arabar gizartea kontzientziatzeko eta trebatzeko


Ampliar


Ampliar

Suhiltzaileen parkeetan gauzatuko da programa, eta heldu zein haurren artean ezagutza hedatzea izango du ardatz

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 29a. Arabako Foru Aldundiak, MAPFRE fundazioarekin eta Suhiltzaile Teknikarien Elkarte Profesionalarekin (STEP) lankidetzan, abian jarri du Suteei aurre hartzeko Astea izeneko sentsibilizazio programa, zeinak xede baitu nork bere burua babesteko ezagutza zabaltzea herritarrei, oro har, eta helduei eta haurrei, oso bereziki. Ekimena ofizialki gaurtik igandera bitartean ospatuko da, urriaren 29tik azaroaren 3ra, hain zuzen, baina jarduerak datorren astean ere egingo dira, jasotako eskari handiari erantzun ahal izateko.

Ekitaldian, eragileek nabarmendu dute oso garrantzitsua dela kontu handiz ibiltzea berogailu eta suontziekin, kandela eta zigarretekin, eta arretaz zaintzea instalazio elektrikoen egoera, karga handiegia duten hargune eta entxufeak, tapaki elektrikoak eta homologatu gabeko gailu elektrikoak; izan ere, horiek dira etxeetan hildakoak eragiten dituzten suteen eragile nagusietako batzuk.

Suteei aurre hartzeko XIII. Astea Estatuko beste 34 hiritan ere izango da datozen hilabeteetan, eta hainbat jarduera egingo dira herritarrei jarraibideak emateko, jabetu daitezen etxean zer nolako sute arriskuak izan daitezkeen, eta haiek nola ekidin. Horren harira, gogorarazi dute familiek jakin behar dutela etxean suteak ekidin daitezkeela, edo sute arriskua txikiagotu, behintzat, neurri erraz eta merkeen bidez; esate baterako, ke detektagailua jarrita etxean. Hain zuzen, erakundearen iritziz, horixe da sistemarik eraginkor eta merkeena, gauez eta lo gauden bitartean suteren bat gertatuz gero, handik bizirik irteteko.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Jaitsi ezazu kartela

Áreas: [LURRALDE OREKA]