logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Indesa 2010 sozietatearen Administrazio Kontseilua lehenengoz bildu da Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udala sartu ondoren

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 29a. Gaurtik hasita, Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udala dibertsitate funtzionala duten pertsonak lanean integratzeko xede duen Indesa 2010, SL sozietateko kide dira. Sozietate horrek 800 langile baino gehiago ditu eta horietatik %92k desgaitasunen bat dute.
Bi erakundeek berriki eskuratu dituzte Indesa 2010 sozietatearen partaidetzak, harekin dituzten zerbitzu harremanen ondorioz. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, partizipazioak lehenengoz eskuratuta Indesa 2010 baliabide propiotzat jo ahal izango du, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren menpeko erakundeen zerbitzu baliabidetzat ere. Gasteizko Udalak Indesa 2010 sozietatearen partaidetza bat 2014tik eduki arren, aurten handitu egin du partaidetza.

Apustu horren bidez, bi erakunde horiek Indesa 2010 sozietatearen Administrazio Kontseiluan eta ohiko kudeaketan sartu ahal izango dira. Sozietatean Arabako Foru Aldundiak dauka partizipaziorik handiena, eta harekin batera, lurraldeko beste toki entitate batzuek.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu