logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

AENA-k Vitoria-Gasteizko aeroportuak H24 berreskuratzeko prozesua martxan dela aitortu dio Aldundiari

Ramiro González diputatu nagusiak baieztatu du “aurrerapen nabarmenak” egin zirela atzo Madrilen izandako bileran eta poza adierazi du “azkenean betetzen ari direlako Arabarentzat horren garrantzitsuak diren akordio hauek”.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 26a. Arabako diputatu nagusiak, Ramiro Gonzálezek, baieztatu du aurrerapen nabarmenak egin direla Gasteizko aireportuaren egoerari dagokionez eta 24 orduak berreskuratzeko Madrilgo gobernuarekin adostutako akordioan. “Aurreratu dezaket prozesua abian dela eta zenbait erabaki hartu direla gai horri buruz”, baieztatu du agintari arabar nagusiak.

Diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomikoaren eta Lurralde Orekaren saileko diputatu Pilar García de Salazar Madrilen izan zen atzo, AENAko arduradunekin biltzeko, besteak beste, Javier Marin negozio arautuaren zuzendari orokorrarekin, Begoña Llarena Gasteizko aireportuko zuzendariarekin eta Montse Mestre 3. taldeko aireportuen zuzendariarekin. Bilerara lagundu zion Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaileak.

Bileraren helburua zen estatuko aurrekontu orokorretan Madrilgo gobernuarekin adostutako konpromisoa gauzatzeko pausoak ematea, 24 orduak ezartzeko eta azpiegitura modernoagoak egiteko, aireportua hazi ahal izan dadin. “Aurrerapauso handiak eman ditugu eta pozik gaude. Iragarri dezaket AENAk jakinarazi didala abian jarri duela jada 24 orduak berreskuratzeko prozesua. Horrez gain, lanean ari da Forondako aireportuko bidaiarien terminala hobetzeko proiektuan. Halaber, azterketa egiteko eskatuko du, aireportuan zona franko bat abian jartzeko aukerak eta bideragarritasuna aztertzeko. Horrenbestez, azkenean betetzen ari dira gure lurralde historikorako, Arabarako, oso garrantzitsuak diren akordio hauek”, adierazi du Ramiro Gonzálezek.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [Diputatu Nagusia]