logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Mapa handi batek Arabako autokarabanetarako gune eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen du


Ampliar


Ampliar

Gasteizen ibilgailu horietarako dagoen aparkalekuan

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 26a. Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailak informazio taula handi bat jarri du Gasteizko Lakua auzoan autokarabanetarako dagoen aparkalekuan, lurralde historikoan ibilgailu horietarako beren-beregi dauden gune eta baliabideen berri emateko.

Informazio taula horretan probintziako mapa dago, eta bertan kokatzen dira herri hauetako jendearentzako irekita dauden autokarabanetarako guneak: Laudion, Amurrion, Artziniegan, Langraiz Okan, Eltziegon, Bastidan, Oionen, Urizaharrean, Agurainen eta Santikurutze Kanpezun.

Autokarabana gune bakoitza maparen albo batean kokatuta haren posta helbidearen eta GPS koordenatuen bidez, eta, horrez gain, informazio praktikoa ematen da, hala nola, plaza kopurua.

Informazio taula hizkuntza askotan dago (euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez) eta QR kode bat du “Autokarabana turismoa Araban” liburuxka deskargatzeko hainbat hizkuntzatan.

Audioa ere badu

Prentsa Oharra jaitsi ezazu