logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Izkiko gaztainondoak, asteburu honetarako aldundiak parke naturaletan antolatutako jardueretako protagonistak


Ampliar

Apinaizen eta Korresen, biak ala biak Izkiko parke naturalean, gaur hasi eta datorren igandera arte, zenbait jarduera izango dira; hala nola, txapelketak, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, dastatzeak eta gaztainondoen artean ekoibilaldi inklusiboa

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 27a. Asteburu honetan, gaztaina jaia izango da Izkiko parke naturalean. Gaur, ostiralarekin, hasi eta datorren igandera arte, urriak 28, aldundiak zenbait jarduera antolatu ditu Korresen eta Apinaizen.

Horiek horrela, gaur, ostirala, arratsaldeko seietan, Mendialdeko gaztainen txapelketa bat izango da, Apinaizko gizarte etxean. Ondoren, inguruko hainbat gaztaina mota erakutsiko dira eta hitzaldi bat ere izango da. Bihar, larunbata, goiz osoan zehar, Korresko parketxean gaztaina-kulturari buruzko ikastaro bat egingo da. Arratsaldean, Apinaizen berriro, adituen mahai inguru bat edukiko dugu, bai eta gaztaina erreak dastatzeko aukera ere. Jaia igandean bukatuko da ekoibilaldi bat eginez Apinaizko gaztainadietan zehar. Ibilaldia egokia da aulki gurpildunen beharra edo mugikortasun urria duten pertsonentzat. Ibilaldia parketxean hasiko da, 11:00etan.

Jaitsi ezazu kartela

Áreas: [INGURUMENA]