logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak 84.000 euro eman dizkio Eginaren Eginez elkarteari bere jarduerak garatzeko

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 26a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) Administrazio Kontseiluak —Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da GOFE— onetsi du lankidetza hitzarmen berria izenpetzea Eginarez Eginez elkartearekin, elkarteak bere jardunak eta desgaitasun fisikoak dituzten kolektibo horrentzako programak eta jarduerak egin ditzan. Hitzarmen horren 2018rako zenbatekoa 84.000 euro izango da.

Hitzarmen hori foru erakundearen zuzeneko eskumenekoa ez den arren, halere, GOFEk lurraldeko hainbat elkarterekin sinatuta dauka, elkarte horien xedeetako bat delako arreta ematea mendetasuna, desgaitasuna edo hainbat gaixotasun daukaten edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei.

GOFE 1997tik ari da lanean Eginaren Eginez elkartearekin. Elkarte horren helburuetako bat desgaitasun fisikoren bat duten pertsonen eragozpen sozialak sortzen dituzten faktoreak ezabatzea da; gizartean aldaketa bat behar dela aldarrikatzeko lan egiten du, herritar guztien bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin. Hainbat programa bideratzen ditu desberdintasun funtzionala duten pertsonei beren kabuz moldatzen eta bizitzen laguntzeko.

Programa horien artean, aipatzekoak dira: desgaitasuna duten emakumeen bizitza independentea sustatzeko programak, jasaten duten diskriminazio anitzagatik; kuadrilletan garatzen den informazio eta orientabidea; eta, hezkuntza mailan egiten diren jarduera pedagogikoak aniztasunaren balio positiboaz kontzientziatzeko.
Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]