logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak adinekoen egoitzei dei egin die pixkanaka-pixkanaka lokailuak erabiltzeari uzteko


Ampliar


Ampliar

Samaniegoko foru egoitzak gaur goizean jaso du lokailurik gabeko egoitzaren ziurtagiria
Estatuan kudeaketa publikoko bigarren egoitza da ziurtagiri hori lortzen, Oiongo egoitza eta gero. Espainiako Adinekoen Erakundeen Konfederazioak (Ceoma) ematen du ziurtagiri hori

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 25a. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak deia egin die adineko pertsonak artatzen dituzten zentroei bat egin dezaten “apurka-apurka lokailuak kentzen joateko zaintza filosofiarekin”. Gaur goizean egin ditu adierazpenak, Samaniegoko foru egoitzan, Espainiako Adinekoen Erakundeen Konfederazioaren (Ceoma) ziurtagiria emateko ekitaldian. Ziurtagiri horrek egiaztatzen du egoitza horrek erabiltzaileak artatzeko lokailu fisikoak kentzea lortu duela.

Estatuko kudeaketa publikoko bigarren egoitza da ziurtagiri hori lortzen, Oiongoa eta gero. Oiongoak duela bost hilabete bakarrik lortu zuen ziurtagiri hori. Diputatu nagusiak adierazi du Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bi egoitza horietan lokailuak kentzeko egin den lan horri esker “egoitza horiek Estatu mailan erreferente bihurtu direla zaintzaren kalitateari dagokionez”.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]