logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak 5,6 milioi euro inbertitu ditu aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzetan 2016tik hona


Ampliar

Josean Galerak ekintza nagusiak zehaztu ditu, hala nola, toki erakundeei laguntzak ematea beren argiteri publikoan led sistema instalatzeko, Apinaizen zentral hidrauliko txiki bat berreskuratzea, biomasa galdara komunitarioak eraikitzea edo bide berdeetan egingo den inbertsio handia.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 25a. “Aldaketa klimatikoa arintzea Aldundiaren lehentasun nagusietako bat da. Administrazioek ezin dugu beste alde batera begiratu berotze globalaren lekuko hutsak izanez. Gure eskuetan dago, eta, oro har, gizartearen eskuetan, aldaketa klimatikora egokitzea eta aukerak bilatzea, egoera horren aurrean gure lurraldearen arriskuak eta urrakortasuna murrizteko. Irmotasun horrekin agertu da gaur goizean Josean Galera Ingurumen Saileko four diputatua, zeinak adierazi duen aldaketa klimatikoaren aurkako foru inbertsioa guztira 5,6 milioi eurokoa izan dela azken hiru urteetan.

Mugikortasun jasangarriaren eta ez-motorizatuaren sustapena, energiaren aurrezpena edo eraginkortasuna bultzatzea edo energia berriztagarrien aldeko apustuak dira Arabako Foru Aldundiak burutu dituen ekintza lerroetako batzuk, “Araba berriztagarri, eraginkor, arduratsu eta lehiakor” bat lortzeko, Galeraren arabera.

Dena den, diputatuak azpimarratu du lan honetan erakundeen inplikazioa bezain beharrezkoa dela gizarte eta ekonomia eragileena eta herritarrena. Horretarako, bere hitzetan "lanean ari gara energia berriztagarrien garapen jasangarria sustatuko duen kultura energetiko berri bat lurraldean sartzeko, bateragarria dena naturaren balioak babestearekin”.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [INGURUMENA]