logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Román Ramírez Ibex 35en hackerrak eta Carmen Torrano zibersegurtasun adituak osatuko dute Araba 4.0 bigarren jardunaldiko hizlarien zerrenda


Ampliar

AFAk bultzatzen duen Araba 4.0 lantaldeak antolatuta, datorren ostiralean bilera bat egingo da Arabako Parke Teknologikoan. Bertan, “Zure negozioaren jarraipena industria ingurune berrian” lemarekin, azalduko da zer esan nahi duen enpresa batentzat konektatuta egoteak, eta zer arrisku eta aukera dakarren horrek

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 24a. Arabako Parke Teknologikoan, datorren ostiralean, Araba 4.0 bigarren jardunaldia egingo da, AFAren Agora ekimenetik sortutako lantaldeak antolatua.

Batez ere Arabako ETEentzako pentsatuta, “Zure negozioaren jarraipena industria ingurune berrian” lemarekin, saiatuko da ezagutarazten zer esan nahi duen konektatuta egoteak eta zer arrisku eta aukera dakarren, baita enpresen segurtasunerako Araban eskura dauden baliabideak ere. Hori guztia, profesional handien eskutik, zeinen artean nabarmentzen baitira Román Ramírez, RootedCONen sortzailea, eta Carmen Torrano, Telefonicaren Eleven Paths-eko “senior cybersecurity researcher” delakoa.

Román Ramirezek hogei urtez lan egin du informazioaren segurtasunean. Ibex 35en hacker direlakoetako bat da, arkitektura, sistema eta zerbitzuetako segurtasunaren arduraduna baita Ferrovial enpresan. Baita ere, Espainian segurtasunari buruz egiten den ekitaldi handienaren (RootedCON) sortzaileetako bat da, eta haren gidaria.

Jaitsi ezazu prentsa oharra egitarauarekin batera

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA]