logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabarrek eta gasteiztarrek gauza on gehiago ikusten dute txarrak baino immigrazioan, eta ez dute arazotzat hartzen


Ampliar

Oraindik ere beharrezkoa da immigranteez ditugun aurreiritzien eta estereotipo faltsuen aurka borrokatzea, batez ere, gure gizarte ongizatearekin lotutakoren aurka
Arabarrek eta gasteiztarrek Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen antzeko jokabide eta jarrerak dituzte

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 24a. Gaur goizean aurkeztu dira Bibat-en arabarren eta gasteiztarren atzerriko immigrazioarenganako jarrerak neurtzen dituzten 2018ko Barometroen emaitzak. José Antonio Oleaga Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendari eta EHUko irakasleak nabarmendu duenez, immigrazioarenganako jokabide eta jarrerak hobetu egin dira azken urteotan, bat eginez egoera makroekonomikoaren testuinguru hobearekin eta epe laburrera ziurtasun ekonomiko handiagoa egoteko aurreikuspenarekin.

Ikuspegiaren ikertzailearekin batera egon dira Nekane Zeberio Arabako Diputatu Nagusiaren Kabinetearen zuzendaria eta Estitxu Pereda Gasteizko Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailaren zuzendaria.

Txostenak bi txosten espezifikoren emaitzak jasotzen ditu: bata, arabarren jokabide eta jarrerena, eta, bestea, gasteiztarrena. Txosten horiek EAEren 2018ko Barometroan sartuta daude, zeinaren emaitzak joan den astean aurkeztu ziren Bilbon.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Barometroa Araba eta Gasteizen

Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]