logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Larrialdietarako Arabako Funtsak 50.000 euro bideratu ditu Indonesiako tsunamiak eragindakoei laguntzeko


Ampliar

Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza larrialdietako hiru lehen hilabeteetarako edateko ura hornitzea izango da

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 23a. Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Larrialdietarako Arabako Funtsa aktibatu berri dute, Indonesian izandako lurrikarak eta tsumaniak eragindakoei laguntzeko 50.000 euro bideratzeko.
Laguntza hau Euskal Herriko UNICEFen bidez kudeatuko da, eta larrialdiko lehen hiru hilabeteetan Central Sulawes lurraldeko Palu (hiriburua) eta Dongala eremuetan edateko ura hornitzeko izango da. Familientzako 20 ur-biltegi eta ura arazteko pastillak hornituko dira.
2018ko irailean izandako lurrikarak eta tsunamiak inkomunikaturik utzi zituzten hainbat egunez Dongala eta Paluko eremu handiak. Etenda geratu ziren argindarra eta telekomunikazioak. Aireportuan kalte handiak izan ziren lurrartzeko pistan eta kontrol-dorrean. Hondakinek eta lur-mugimenduek itxi egin zituzten iparraldera (Makasarretik), ekialdera (Posotik) eta hegoaldera (Garontalotik) joateko errepide nagusiak. Herrixka ugari lupetzaren azpian geratu ziren. 80.000 pertsona baino gehiagok galdu dute etxebizitza.
2.000 hildako eta 10.000 zauritu izan dira, eta 80.000 familiak lekuz aldatu behar izan dute. Kopuru horiek gora egingo dute, zoritxarrez. Desagertutako edo familiengandik banatuta geratu den haur kopurua ere oso handia izango da.
Áreas: [BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA KUTURARTEKOTASUNA]