logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Gatz Haranak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) hitzarmen bat sinatu dute Gesaltza Añana nazioarteko garrantzia duen aire zabaleko ikerketa laborategi batean bihurtzeko


Ampliar


Ampliar

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea egon den ekitaldi publiko batean sinatu da lankidetza hitzarmena, eta bi erakundeek batera editaturiko liburu berri bat aurkeztu da

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 23a. Gatz Harana Fundazioa eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatea etengabe ari dira lankidetzan. Bi erakundeek sinatu dute biak lotzen dituen hitzarmena, gatzagaren azterlan eremu guztietan sakontzeko.

Nekane Balluerka unibertsitateko errektoreak eta Andoni Erkiaga Fundazioko zuzendariak akordio bat sinatu dute, zeinaren bidez hezkuntza zentroak sustatuko baititu azterlanak eta ikerketak, I+G+B proiektuak eta zona eta azken urteetan gauzatzen ari den hango gatzagak berreskuratzeko planari buruzko zabalkunde lanak.

Badira urte batzuk nola Añanako Gatz Harana hala EHU bat datozela esatean harana finkatu, berreskuratu eta hura eta haren inguruaren kudeaketa integrala onuragarriak direla gizartearentzat eta Arabako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta nazioarteko ondarearentzat, eta horrek eraman ditu ezartzera paisaiaren materia eta ingurumen kultura aztertu, berreskuratu eta kontserbatzeko xedea.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA]