logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Baserria Km0 kooperatibak eta Basoa fundazioak elkar hartu dute ‘Arbol bat babestu’ proiektu solidarioa abian jartzeko, zeinaren bidez zuhaitzak landatuko baitira


Ampliar

Bi eragileek baso sartze proiektu bat garatuko dute eta, horren bidez, 3,4 hektarea basotuko baitituzte Valderejoko Parke Naturalean, espezie autoktonoak erabiliz

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 23a. Baserria km0 kooperatibak, zeinak 300 baserritar baino gehiago biltzen baititu, hitzarmena izenpetu du gaur BASOA fundazioarekin, zuhaitzak landatzeko proiektu solidario bat abian jartzeko. Ekintza horren bidez, harri koskortxo bat ekarri nahi da klima aldaketaren aurkako borrokara, eta atmosferako CO2 isuri maila beheratzen lagundu.

“Zuhaitzek onura ugari dakarzkigute: atmosferako CO2 gasa xurgatzen dute, zeina baita klima aldaketaren erantzule diren berotegi efektuko gasetako bat; eta zur forman finkatzen dute, zeina lehengai naturala, berriztagarria eta erabilera eta onura ugarikoa baita. Bioekonomiaren eta ekonomia zirkularraren oinarri den materiala. Zuhaitzek, gainera, oxigenoa askatzen dute atmosferara, eta funtsezko zeregina dute higadura kontrolatzean eta uren erregimen hidrologikoa arautzean. Gure paisaiak, gure airea eta gure errekak eta ibaiak ezagutzen ditugun bezalakoak dira basoei eta haiek lantzeari eta kudeatzeari esker”, azaldu du Patxi Aldasorok, Baserria Km0 kooperatibako zuzendariordeak.

Proiektuaren helburu nagusia landare estalkia lehengoratzea da eta, horretarako, zuhaitz espezie autoktonoak jarriko dira, ahalbidetu dezaten ekosistema baldintza onak izango dituen basoa garatzeko baso dinamika ezartzea. Lehenengo landaketa horretarako, Baserria km0-k eta BASOA fundazioak akordio bat egin dute Valderejoko Administrazio Batzarrarekin, baso sartze proiektu bat gauzatzeko, eta, horri esker, espezie autoktonoak sartuko dira 3,4 hektareako eremu batean Lalastran, Gaubeako udalerrian, Valderejoko Parke Naturalaren barruan.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu