logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Samaniego egoitza Arabako Foru Aldundiaren adinekoen bigarren zentroa da lokailuak kentzen dituena


Ampliar

CEOMA Adinekoen Antolakundeen Espainiako Konfederazioaren akreditazioa jasoko du datorren ostegunean

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 22a. Samaniego egoitza izango da Arabako Foru Aldundiaren adinekoen egoitzetatik CEOMA Adinekoen Antolakundeen Espainiako Konfederazioaren akreditazioa jasoko duen bigarren zentroa. Erakunde horrek egiaztatu duenez, egoitzak lokailu fisikoak kentzea lortu du erabiltzaileei arreta ematerakoan. Aitorpen hori iritsi da Oiongo Elurretako Andra Mariaren foru egoitzak, zeina kudeaketa publikoko lehenengo egoitza zentroa izan baitzen Espainiako estatuan ziurtagiri hori lortzen, hura lortu eta bost hilabetera besterik ez. Beste akreditazio hau datorren ostegunean, hilak 25, emango da, Samaniegon dagoen egoitzan bertan.

Lokailurik ez dagoen zentroetan, ez da inolako lokailu fisikorik erabiltzen, mugatzen duenik pertsona baten mugimendua, haren jarduera fisikoa, edo haren gorputzaren edozein ataletara normal iristea, erraz kentzeko moduko kanpoko edozein metodo fisiko erabilita.

Samaniego egoitza Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFEk) kudeatzen duen zentro bat da, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailaren menpekoa eta maila desberdinetako desgaitasun fisiko edo psikikoa duten adineko mendeko pertsonentzakoa, zeinetarik batzuek narriadura kognitiboa, gaixotasun mentala eta dementziak dituzten. 48 egoitza plaza eta eguneko arretako 4 plaza dauzka.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu