logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

2016ko EEPko lehenengo funtzionarioak beren postuez jabetu dira ofizialki


Ampliar

Haien laneratzearekin, zazpi puntuz gutxitu da behin-behinekotasuna A1 eta A2 taldeetan
Foru Gobernuak beste EEP bat onetsiko du urte bukaera baino lehen

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 20a. Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorreko 2016ko Enplegu Eskaintza Publikoko lehenengo 30 funtzionarioek beren egiaztagiriak hartu dituzte gaur eta beren postuez jabetu dira ofizialki, Aldundiaren Jauregian egindako ekitaldi batean. Deialdi bereko beste 42 funtzionariok osatuko dute praktikaldia urte honen bukaera baino lehen, eta Aldundiaren plantillako langile bihurtuko dira ondorio guztietarako.

72 langile publiko horiek A1 eta A2 taldeetakoak dira, unibertsitate diplomadunak eta lizentziadunak alegia, eta Arabako Foru Aldundiaren sailetan lanean hastearekin, ehuneko zazpi puntuz gutxituko da talde horietako behin-behinekotasun tasa (%25etik %18ra). Horrek, baita ere, eragin positiboa izango du plantilla osoaren egonkortasunean.

Egiaztagiriak emateko ekitaldia, Ramiro González diputatu nagusia buru delarik egin da, eta Cristina González Enplegu Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatua ere izan da bertan. “Legegintzaldi honetan enplegu eskaintzetarako deialdiak egin ditugu, hamar urteko hutsune baten ondoren, plantillari egonkortasuna emateko eta hura XXI. mendeko Arabak dituen beharrizanetara moldatzeko”, esan du diputatu nagusiak.

Cristina Gonzalezek ongietorria egin die langile berriei, eta azpimarratu du langile publiko jarduteak herritarrenganako zerbitzu konpromisoa dakarrela berekin. “Foru Aldundian lan egingo duzue, bai, baina batez ere arabarrak zerbitzatuko dituzue. Zerbitzu publikoak funtsezkoak dira gutxieneko askatasun eta berdintasun baldintzak bultzatzeko, eta ez dago kalitatezko zerbitzu publikorik langile publiko motibatu, prestatu eta konprometiturik gabe”.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [FORU ADMINISTRAZIOA]