logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak 280.000 eurorekin lagunduko du gizarte zerbitzuen arloan lanean diharduten 38 erakunde mantentzen

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 19a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) Administrazio Kontseiluak, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoak, gizarte zerbitzuen arloan lanean diharduten 38 elkarte eta fundaziori beren mantentzerako laguntzak ematea onetsi du.

Irabazteko xederik gabeko erakunde horiek, 2018ko dirulaguntza deialdiaren harira, ia 280.000 euro jasoko dituzte, guztira. Diru horrekin Arabako Foru Aldundiak haien mantentze eta langile gastuak finantzatzen lagunduko du. Deialdi horren bidez, Arabako Foru Aldundiak argi uzten du bat egiten duela Arabako Lurralde Historikoan, gizarte zerbitzuen arloan, arabarren bizi kalitatea hobetzen diharduen elkarte sarearekin eta erakunde horietan parte hartzen duten herritarrekin.

Hona hemen laguntza horiek jasoko dituzten elkarteak: ACABE-Anorexia eta Bulimiaren aurkako Elkartea, ACCUI-Crohn eta Kolitis Ultzeradun Gaixoen Elkartea, ADA-Arabako Diabetikoen Elkartea, ADAP-Atxilotuen Laguntzarako Elkartea, ADEAR-Arabako Artitris Erreumatoidedun Gaixoen Elkartea, ADELA-Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Arabako Elkartea.

Horiez gain, hauek ere zerrenda horretako zati dira: ADELES-Lupus Gaixoen Laguntzarako Elkartea, ADELPRISE-Lindefema Primario eta Sekundarioen Gaixoen Elkartea; ADSIS Fundazioa eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu