logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Diputatu nagusiak nabarmendu egin du A&B enpresak egindako apustua berrikuntza eta ingurumen jasangarritasuna batzeko


Ampliar

A&B Laboratorios de Biotecnología Jundiz industrialdean dago eta Ingurumenaren Europako Sariaren finalistetako bat da. Sariaren irabazlea azaroaren 14an jakinaraziko dute Vienan.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 19a. Arabako diputatu nagusia, Ramiro González, eta Ingurumen Saileko diputatua, Josean Galera, Ingurumenaren Europako Sariaren finalistetako bat den A&B Laboratorios de Biotecnología enpresaren instalazioetan izan dira, epaimahaiak sari entzutetsuaren aurtengo irabazlea nor den iragarri aurreko egunetan. Horiek horrela, Gonzálezek Jundiz industrialdean dagoen enpresa txiki honen lana goraipatu du; izan ere, diputatuaren esanetan, “berrikuntza eta ingurumen jasangarritasuna batzeko gai izan da eta erakutsi du ingurumenaren aldeko apustua egitea errentagarria ez ezik, etorkizuneko ekonomia ere badela”.

Izan ere, A&B Laboratorios enpresa liderra da ingurumen kimika jasangarriaren arloan eta presentzia sendoa du hainbat merkatutan: Italia, Herbehereak, Danimarka, Txekiar Errepublika eta Portugal. Enpresak 30 langile ditu eta ingurumena errespetatzen duten industria arloko eta arlo profesionaleko mantentze lanetarako produktu kimikoak ekoiztu eta banatzen dituzte, besteak beste, garbigarri ekologikoak eta bestelako produktuak, zeinek, teknologia garbiei esker, ekoizpen prozesuan lehengai arriskutsuak deuseztatzea ahalbidetzen duten.

Audioa jaitsi ezazu

Argazki-bilduma

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [INGURUMENA] [Diputatu Nagusia]