logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Beatriz Herráez arabarra izango da Artiumeko zuzendari


Ampliar


Ampliar

Arte historialari eta komisarioak badu eskarmentua horrelako tokietan, hala nola, Reina Sofia Museo Nazional eta Arte Zentroan, Tabakaleran edo Azkuna Zentroan.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 18a. Beatriz Herráez arte historialari eta komisarioa hautatu dute Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren zuzendari izateko. Horrela erabaki du, aho batez, balioespen batzordeak, hilabete batzuetako prozesu batean guztira hamabi proiektu aztertu ostean. Fundazioaren patronatua gaur goizean bildu da, eta berretsi egin du batzordeak egindako proposamena, diputatu nagusiak zentroaren zuzendari berria jendaurrean aurkeztu baino lehen.

“Atsegin handia da Beatriz Herráezi ongietorria ematea Artium Arte Garaikidearen Zentro-Museoaren familiara. Aho batez hautatu du balioespen batzordeak Arabako eta Euskadiko erreferentziazko kulturgune honen ardura hartzeko. Oso pozik gaude gasteiztar bat zuzendaritzan izateaz, badakielako Artiumek zer esanahi eta pisu duen eta, gainera, lehenengo emakumea izango delako zentro honen ardura hartzen", adierazi du Ramiro Gonzálezek.

Artearen Historiako eta Arte Ederretako prestakuntza jaso zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bi alderdi banaezin nabarmentzen dira haren ibilbidean: bata, hitzaldi eta argitalpenekin lotua eta, bestea, arte garaikidearen komisario lanari eta batzorde espezializatuetan izan duen partaidetzari buruzkoa. Lehenengoari dagokionez, besteak beste, hainbat tokitan emandako hitzaldiak nabarmentzen dira, hala nola, Reina Sofía Museoan eta Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatean, Budapesteko Kitchen ACAX Agency for Contemporary at Exchangem-en, Ljubljanako Moderna Galerija-n, bai eta nazioko eta nazioarteko aldizkarietan egindako argitalpenak ere, ahaztu gabe artisten erakusketak eta liburuak.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [KULTURA]