logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako Foru Aldundiak eta Caritasek lankidetza berritu dute gizarteratze programetarako


Ampliar

Marian Olabarrieta foru diputatua gizarte erakunde horren lanean hasi aurreko eta lanerako prestakuntzako lantegietan izan da, zeinak lan mundurako lehen hurbilketa baitira gizartetik baztertuta bizi diren pertsonentzat

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 18a. Arabako Foru Aldundiak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) bitartez, eta Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek lankidetza berritu dute lurraldean gizarteratzeko programak gauzatzeko. Lankidetza horren barruan daude gizarte erakunde horren lanean hasi aurreko eta lanerako prestakuntzako lantegietan egiten diren jarduerak. Lantegiotan 140 plaza daude guztira, eta lan mundurako lehen hurbilketa egiten dute parte hartzaileek.

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua Gasteizen dauden lantegi horietan izan da gaur goizean, Maite Sebal Gasteizko Caritaseko zuzendaria lagun zuela, eta aukera izan du lantegien funtzionamendua ikusteko eta gizartetik baztertuta bizi diren eta kaltebera diren pertsonekin egiten duten gizarteratze lana ezagutzeko.

GOFEk 1999. urteaz geroztik dihardu Caritasekin lankidetzan gizarteratze programak sustatzeko, eta erakunde horrekin duen lankidetza hitzarmena luzatu du, zeinerako guztira 221.593 euro bideratuko baitu aurten. Lankidetza horri esker, Arabako Foru Aldundiak zerbitzu bat eskaintzen du, gizartetik baztertuta bizi diren pertsonak gizarteratzeko, banan-banako laguntza emanez helmuga gizarteratzea duen ibilbide batean.

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]