logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundia kontsumitzaileei teknologia berrietako prestakuntza emateko Europako proiektu baten buru da.


Ampliar

Cristina González: “Azken helburua da tokiko merkataritzaren online salmentak sustatzea”.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 17a. Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila Europako proiektu baten buru izango da datozen bi urteotan. Izan ere, kontsumitzaileei teknologia berrietako prestakuntza emateaz gain zenbait taldek produktu eta zerbitzuetara online bidez sarbidea izatea eragozten duen eten digitala saihetsiko da. Azken helburua da tokiko merkataritzaren internet bidezko salmentak sustatzea.

Proiektu horren Europako bazkide guztiek gaur Jauregian izan duten bileraren buru izan da Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila. Bertan, diputatuak nabarmendu du zer garrantzitsua den erabilera libre eta irekiko lanabesak eskaintzea, kontsumitzaileek “kontsumo digitala era seguru eta arduratsuan egiteko behar diren trebeziak eta gaitasunak” izateko.

“Merkataritza txikiari prestakuntza eman diegu teknologia berriak erabil ditzaten beren negozioak sustatze eta online saltze aldera, eta lan hori osatu nahi dugu kontsumitzaileei ere prestakuntza emanez. Sarean era seguruan mugitzen irakatsi nahi diegu eta, era berean, adierazi nahi diegu herriko dendetan internet bidez erostea segurua eta kalitatezkoa dela” erantsi du.

Audioa jaitsi ezazu

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [MERKATARITZA]