logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

TEFFFaren 2019rako aurreikuspena 13 milioi gehiago da iazko kopuruarekin alderatuz

Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluak gaur egin du bilera jakitera emateko joan den astean eginiko Finantzen Euskal Kontseiluaren ondoren eguneraturiko datuak

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 16a. Arabako toki erakundeek 13 miloi euro gehiago izango dute 2019an, Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluak (ATAFLK) bere kideei egindako aurreikuspenaren arabera. Hori da hiru foru aldundiek aurtengo aurreikusi duten dirubilketa areagotzearen ondorioz, zeinaren berri joan den astean eman baitzen Finantzen Euskal Kontseiluan.

Kontseiluan, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren saileko diputatua izan da buru, eta hark azaldu duenez, dirubilketan egongo den % 2,1eko hazkundeak, aurrekontuarekin alderatuz, bide emango dio aldundiari aurreikusteko Toki Erakundeen Finantzaketako Foru Funtsa (TEFFF) 229.971.450 eurotara iritsiko dela 2019an; hau da, 2018ko aurreikuspena baino % 6 gehiago, hura 216.930.000 euro baitzen.

Baina hori ez da berri on bakarra. Foru erakundeak aurtengo TEFFFaren likidazio aurreikuspena ere iragarri du, eta ez da soilik aurrekontuan jasoriko kopurura iritsiko, ezpada 224.500.000 euro inguruko bilduko ditu, baldin eta parametroek orain arte bezala jarraitzen badute. Beraz, udalerriek, kuadrillek eta administrazio batzarrek foru aldundiari dirua itzuli beharrean aparteko bat jasoko dute.
Áreas: [LURRALDE OREKA] [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK]