logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Aldundiak amaitu du Egilazko Aitzkomendi dolmenaren inguruak leheneratzen


Ampliar

Oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berde berriaren proiektua idatzi du, monumentu megalitiko hau Ametzaga, Asparrena, Araia, Zalduondo eta Agurainekin lotzeko. Ibilbide berria egitearekin batera, ibilbide berde zati berriak egokituko dira Amurrion (Nerbioiko Parke Lineala) eta Gasteizen (Zadorrako bide berdea).

Partekatu berria
Egilaz, 2018ko urriaren 16a. Arabako Foru Aldundiak amaitu du Egilazko Aitzkomendi dolmenaren inguruak leheneratzen. Zehazki, zaharkitutako egiturak kendu dituzte, besteak beste, burdinazko barandak eta hormigoizko hormak. Halaber, Aldundiak ingurua leheneratu du tokiko landare espezieak landatuz.

Ingurumen Saileko eta Kultura Saileko diputatuek, Josean Galerak eta Igone Martínez de Lunak, hurrenez hurren, ingurua bisitatu dute: orain paisaian integratuago dago bi foru sailen elkarlanari esker.

Aitzkomendi dolmena 1831n aurkitu zuten; tumulu handi bat da, eta horren erdian ganbara bat dago lauza handi batez estalia. Orain arte, egitura 32 metroko baranda bat zuen hormigoi armatuzko horma handi batek inguratzen zuen hegoaldean. Eraikuntza hori 80ko hamarkadan egin zen eta megalitoaren kokapen estetikoa eta paisaiarekiko lotura hausten zuen erabat.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu