logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako hainbat udalerritako biztanleak Bizilagunak egitasmoarekin bat egingo dute berriz ere

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 16a. Hurrenez hurreneko bosgarren urtez ospatuko da Araban Bizilagunak kultura arteko bazkaria. Arabako Foru Aldundiaren eta CEAR-Euskadik lurraldeko Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren esparruan sustatuko egitasmoa da, eta zurrumurru arrazista eta xenofoborik gabeko kultura arteko bizikidetza sustatzea du helburu. Azaroaren 11n (igandea) izango da hitzordua. Egun horretan, Arabako etxe eta/edo txokoetan jatorri kultural ezberdinetako familiak elkartuko dira bazkalorduan.

Gaur goizean jarduera aurkeztean, Arabako Diputatu Nagusiaren Kabinetearen zuzendariak, Nekane Zeberiok, adierazi du Bizilagunak ekimenaren asmoa “Araban gizarte irekia, anitza eta elkarrekiko errespetuan oinarritutakoa eraikitzen” laguntzea dela. “Xumea bezain eraginkorra, parte-hartzaileen bizipenetan oinarritzen delako ekimena. Hori da bere indargune nagusia”, azaldu du.

“Askotan gure bizilagunak ezagutu nahi ditugu, baina ez dugu haiekin elkartzeko topagunerik. Bizilagunak programarekin gure etxeetako ateak zabaltzen ditugu, gure eguneroko espazio pertsonala. Aurreko urteetako esperientzietan oinarrituz, egiaztatu ahal izan dugu horrelako egitasmoak kultura ezberdinetatik datozen pertsonen arteko adiskidetasun handien hasiera izaten direla”, esan du Arabako CEAR-Euskadiko arduradun Rosabel Argotek.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu