logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak 80.105 euro bideratuko ditu Aemar era, esklerosi anizkoitza duten pertsonentzako jarduerak egin ditzan

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 15a. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) Administrazio Kontseiluak —Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da GOFE— onetsi du lankidetza hitzarmen berria izenpetzea Aemar Arabako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearekin, elkarteak bere jardunak eta kolektibo horrentzako zein haien senideentzako programak eta jarduerak egin ditzan. Hitzarmen horren 2018rako zenbatekoa 80.105 euro izango da.

Hitzarmen hori ez da foru erakundearen zuzeneko eskumenen zerbitzuak emateko; halere, GOFEk lurraldeko hainbat elkarterekin sinatuta dauka, elkarte horien xedeetako bat delako arreta ematea mendetasuna, desgaitasuna edo hainbat gaixotasun daukaten edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei.

Aemar Arabako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea irabazteko xederik gabeko erakunde pribatua da, 1992an sortua, eta esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi kalitatea hobetzearen eta haien integrazioaren alde dihardu lanean. Bere jardueraren ardatza da programak lantzea, esklerosi anizkoitza dutenei eta haien senideei arreta eta babesa emateko, eta gaixotasunaren berri zabaldu eta herritarrak sentsibilizatzeko. Gaur egun, 656 kide ditu: horietatik 210, esklerosi anizkoitza duten pertsonak dira, eta, 446, bazkide laguntzaileak.

Prensa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [GIZARTE ZERBITZUAK]