logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

GGZk 47.406 metro koadroko lurzatia saldu dio Mercedes-Benz enpresari


Ampliar

Hala Gasteizko Garraio eta Logistika Zentro Intermodalak (GGZ) sendotu egin du bere garapen eta lehiakortasun intermodala.

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 10a. Gasteizko Garraio eta Logistika Zentro Intermodalak (GGZ) akordio bat hitzartu du Mercedes-Benz enpresarekin 47.406,48 metro koadroko lurzati baten salmentarako Jundizko enpresa parkean.

“Lurzatiak sarbide zuzena du trenbide sarera eta horrek sendotu egiten du GGZren garapena eta haren intermodal izaera, alegia, Jundizko Parke Logistiko Intermodala sortzen da”, adierazi du erakundearen lehendakari eta Arabako diputatu nagusiordeak. “Europan lehen mailakoa izango den salgaien intermodal bat garatzen ari gara. Helburu bikoitza izango du; batetik enpresen lehiakortasuna hobetzea merkatuetara sarrera erraztuz eta bestetik errepide eta trenbide bidezko salgaien trafikoa erraztea. Mercedes-Benz bezalako enpresek haren ahalmena aintzat hartzeak eta erabiltzeak indartu egiten dute orain arte egindako lana”, azpimarratu du.

Bestalde, akordio horren bidez, Mercedes-Benz-ek areagotu egin du bere ahalmen logistikoa, batez ere gune horrek trenbide eta errepide bidezko salgai garraiorako bideak eskaintzen baititu.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [EKONOMIA GARAPENA] [Diputatu Nagusi ordea]