logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro González: “Araba aurrera doa, eta momentua aprobetxatu behar dugu aitzindaria izaten jarrai dezan, gogoz eta kudeaketa egokiaz”


Ampliar


Ampliar

Arabako diputatu nagusiak hasiera eman dio legegintzaldi honetako politika orokorrari buruzko azken osoko bilkurari, hiru urte hauetan lortutako elkarrizketa eta adostasun giroa nabarmenduz, “ezegonkortasuna, populismoa eta erradikaltasuna” ugari diren ingurune batean
Iragarri du abian jarriko dela etxean mendeko pertsonak era informalean zaintzen dituzten emakumeentzako programa bat, 15 eguneko atsedenaldia jasoko duena, “haien babesa, prestakuntza eta atsedena lehentasunezkoak baitira Aldundi honentzat”

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 9a. Arabako diputatu nagusiak, legegintzaldi honetako politika orokorrari buruzko azken osoko bilkuran, nabarmenarazi nahi izan du hiru urte hauetan lortutako elkarrizketa eta adostasun giroa, “gogo biziz nahi nuen giroa, gure lurraldeari egonkortasuna eman diona. Gure inguruko populismoen eta erradikaltasunaren aldean, Euskadi eta Araba erakusten ari dira etorkizuna eraikitzeko tresnarik hoberenak moderazioa eta egonkortasuna direla”, baieztatu du. Ramiro Gonzalezek aitortu du Arabako Batzarretako gainerako indar politikoen lana, eta eskatu die erantzukizunez joka dezatela berriro aurrekontuen inguruko akordio bat lortu ahal izateko, legegintzaldi honetan lortutako beste hiruen ostean.

Foru Aldundiko arduradun gorenak ziurtatu du lan egiteko era honek, gizarte eragileekin, talde politikoekin eta beste erakunde batzuekin akordioak eginez, fruituak eman dituela. “Gaur egun Araba lurralde erakargarria da, aukerak eskaintzen dituena. Puntako lurralde honen sendotasunak finkatu ditugu, eta Arabak baikor begiratu diezaioke etorkizunari. Lortu dugun indarberritzea aprobetxatu behar dugu. Araba aurrera doa, eta momentua aprobetxatu behar dugu aitzindaria izaten jarrai dezan, gogoz eta kudeaketa egokiaz".

Jaitsi ezazu prentsa oharra

Diputatu nagusiaren hitzaldia eskuratu ezazu

Áreas: [Diputatu Nagusia]