logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Juan Celaya Fundazioak 45 artelan gordailutu ditu Arabako Arte Ederren Museoan


Ampliar


Ampliar

Diputatu nagusiak eta fundazioko lehendakariak gaur berretsi dute akordioa, zeinaren bidez besteak beste Goya, Diaz Olano, Amarika eta Artetaren lanak eraman baitira Arabako Aldundiaren funtsetara

Partekatu berria
Arabako Arte Ederren Museoko funtsetan dagoeneko 45 obra gehiago daude, Arabako Foru Aldundiak eta Juan Celaya Fundazioak egin duten hitzarmenari esker. Euskal enpresaria 2016an hil zenetik haren ondasunak kudeatzen dituen erakundeak erabaki du foru instalazioetan gordailutzea euskal kultura eta kirolaren mezenas handi izandakoaren arte bilduma apartaren zati bat, haren balioa nabarmentzeko eta arabar guztiek eskueran izan dezaten.

“Plazer handia da gaur iragarri ahal izatea Arabako Arte Ederren Museoak 45 pieza gehitu dizkiela bere funtsei, eta hala egin du, Celaya Fundazioak artearekin, kulturarekin eta Arabarekin duen konpromisoari esker. Eskerrik asko Arabako Foru Aldundiarengan eta gure museo sarean eta Zaharberrikuntza Zerbitzuan konfiantza izateagatik obra horiek baldintzarik onenetan gordetzeko eta haiez gozatu nahi duten arabarrei eskaintzeko. Arabako ondarea zaindu eta mantentzeko, ez dago leku hoberik Arabako Foru Aldundiaren instalazioak baino”, adierazi du Ramiro González diputatu nagusiak. “Bilduma ikusgarria da, zeinean hainbat arabar artistaren lanak baitaude, hala nola Ignazio Diaz Olano, Fernando Amarika eta Pablo Urangarenak, eta hori pozgarria da guretzat eta lurralderako, baina balio handiko beste pieza batzuk ere badaude; Francisco de Goyaren zenbait grabatu, esate baterako.”

Obra horietako bat Gerraren triptikoa da, zeina ikusgai egon baita aurkezpenean, aretoan. Aurelio Artetak margotu zuen 1937an, eta gerraren gordintasuna eta biztanleria zibilarengan izan zituen ondorio dramatikoak irudikatzen ditu. Artetak bere margolanetan tradizioa eta abangoardia nola uztartu jakin zuen, eta lan horretan konposizio koloreaniztun eta berealdikoa gauzatu zuen.

Argazkiak jaitsi

Áreas: [KULTURA]