logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Arabako 69 herrik badute dagoeneko banda zabala, Araba Konektada-ri esker


Ampliar

“2019. urtearen amaierarako, Arabako biztanlegune guztiek banda zabalerako sarbidea izango dute; lehen lurraldea izango gara Estatuan, eta lehenengotakoa Europan”, adierazi du diputatu nagusiak

Partekatu berria
Gasteiz, 2018ko urriaren 1a. Araban, guztira 69 herrigunek badute dagoeneko banda zabalerako sarbidea, Araba Konektada programari esker. Horixe iragarri du Ramiro González Arabako diputatu nagusiak gaur goizean, Maeztun, herrigune horietako zenbaitetan izan baita, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren saileko diputatuarekin batera. “2019. urtearen amaierarako, Arabako biztanledun lurralde osoak, biztanlegune guztiek, banda zabalerako sarbidea izango dute eta, horri esker, biztanledun azalera osoa estalita duen lehen lurraldea izango gara Estatuan eta Europako zati handi batean”, azaldu du foru agintari gorenak.

Hedatze hori era koordinatuan egiten ari da, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak abian jarritako programen bitartez, eta bi teknologia desberdin ditu oinarri: FTTH eta LTE (4G). FTTH teknologia sarbide sare finkoa da, zuntz optiko izenez ezagunagoa, eta horren bidez, 100 eta 600 megabyte arteko abiadura eskainiko da, zeina giga batera ere iritsi ahal izango baita kasu jakin batzuetan. Instalatzen ari diren beste teknologia LTE deritzona da; antena batek (irrati maiztasuna) igorritako seinalearen bidez iristen da etxeetara, mugikorren antzera, eta gutxienez 30 megabyteko abiadurako konexioa eskainiko du.

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu